XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauero desleial izanen nauzu, mugarik gabeko udazken
gorritsu hartan maitasuna ukatzearekin gaua erakutsi
zenidalako, ni argiaren maitale nintzenari.

Luzaroko denbora iragan zuen Izadurrek, amodiozko dantzan.
Hainbat ordu!
Ttanttaka, ttanttaka, emeki, emeki, bere emetasuna isuri
zuen, itsasoak jotzen zuen bazter guztietan.

Egun batean, udarako arratsalde batean, Izadur, askotan
bezala, harkaitzak osatzen zuten xoko gozo hartara joan
zen; bertan etzan eta egun eta betirako itsasoari so geratu zen.
Bere buruaz beste egin zuen, udarako arratsalde batean
eguzkia itsasoan sartzen zen mementuan.